Gorbeia inguruak ezetuteko bisita gidatuak egongo dira uda osoan

Asier Abrisketa 2021ko uzt. 2a, 18:10

Ermitabarri, Undurraga, Areatza, Otxandioko pagadiak eta Altzagortatik hasita Atxulaur bisitetako ibilaldi gidatuak antolatu dauz Gorbeia Jomuga Turistikoak. Uda sasoian, zapatu eta domeka guztietan egongo da txangoren bat eta udagoienean be luzatuko dira aukera honeek.

Bisita gidatuetan parte hartzeako prezioa hiru eurokoa izango da 12 urtetik gorakoentzako, euro eta erdikoa 12 urte bete ez dabezanentzako eta doban 6 urtetik beherako umeentzako. Gorbeian ostatua hartuta dagozan bisitarientzako be mosu-truke izango da txangoa. Sarrerea pintxo baten truke be aldatu ahal izango da Orozkoko Itxina Tabernan, Otxandioko Danoena Tabernan, Zeanuriko Sagarna Txokoan, Zeberioko Taberna Zaharran eta Areatzako The Quiet Corner-en.

Ibilaldiak: 

Zeberioko Ermitabarri auzoa ezetuteko Santo Tomas eleizaren atetik urtengo da ibilaldia eta bertako tenplu eta etxeen historia izango da bisita gidatuaren ardatza.

  • Garagarrilak 3, 11:00etan
  • Abuztuak 14
  • Urri lehenengoak 12
  • Urri bigarrenak 3

Zeanuriko plazatik hasiko dan bisiteak Undurragako urtegia inguratuko dau. Uraren erabilerea ulertu eta erroten ondarea ezetuteko aukerea egongo da.

  • Garagarrilak 11
  • Abuztuak 7
  • Urri lehenengoak 18
  • Urri bigarrenak 24

Areatzako monumentu-multso inguruan murgilduteko aukerea izango dabe bisitariak herriko bainuetxean hasi eta Karpoko zubian amaituko dan ibilaldian.

  • Garagarrilak 17
  • Abuztuak 28
  • Urri lehenengoak 25
  • Urri bigarrenak 10

Otxandio eta Orozkotik hasita be egongo dira ibilaldi gidatuak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!