Zabaldu da "Arratiako Ume-Gazteen 1. Argazki eta Bideoen Lehiaketa"n parte hartzeako epea

Asier Abrisketa 2021ko uzt. 2a, 10:59

Garagarril eta abuztu osoan bialdu ahalko ditue ume eta gazteek erretratu eta bideo bana. Tematikea mitologia eta ekologia izango dira eta materiala jaso orduko, jentilakdiman.eus helbidean ikusi ahalko dira. Webguneko botoen bitartez ebatziko da irabazlea.

Dimako Guraso Elkarteak, Txumuluxuetak eta Herri Ikastetxeak antolatu dabe Arratiako 18 urtetik beherakoentzako lehiaketea. Hilaren 1ean zabaldu da parte hartuteko epea eta abuztuaren 31ra arte jasoko ditue euskal mitologia eta ekologiaren inguruko erretratu eta bideoak. Urri lehenengoaren 25ean banatuko dira sariak Diman.

Parte-hartzaile bakotxak Mb bateko erretratua eta gehienez, minutu biko bideo bana bialdu ahalko dau jentilakdiman@gmail.com helbide elektronikora. Mezuan hurrengo datuak be agertu beharko dira:

  • Izen-abizenak
  • Kontakturako telefonoa
  • Herria
  • Adina

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!