Wikiloc-eko (Gorbeia-Euskadi) ibilbideen bidez, interes naturaleko lekuak topau daitekez, Undurragako urtegia, Saldropoko hezegunea eta Goiuriko urjauzia, besteak beste. Artisautza eta gastronomiako kalidadezko produktuak be erosi daitekez: gaztaia, barazkiak eta txakolina, beste askoren artean. Eta esperientzia barriak be probau daitekez: Gorbeia gaubez, orientazinoa, zaldi gainean ibili, parapentea, espeologia, bustingintzea, gastronomia edo lore tailerra beste aukera askoren artean.