Udan hilean behin BEGITU

Erredakzinoa 2021ko eka. 30a, 15:20

BEGITU hamabostekariak, 22 zenbaki ateraten ditu urtean, beharginak oporrak hartu ahal izateko. Hau da, garagarrilean eta abuztuan, hile bakotxean, zenbaki bakarra kaleratzen da, hile hasikerakoa. Aurten be holan izango da, eta garagarrilaren eta abuztuaren hilaren erdiko zenbakirik ez da egongo. Hurrengo zenbakia beraz, abuztuaren 3koa izango da. 

Urri lehenengoan, barriro be, hamabostero izango da begitu.

Helbide barriak
BEGITUren webgunea www.begitu.eus da eta ia egunero barriak eskegiko dira bertan, astero-astero be bideo bi ikusteko aukerea egongo da Arratia, Ubide eta Zeberioko aktualidadeagaz. Webgunean iragarteko aukerea dago eta gure eremuko gida komertziala osotzen be hasiko da begitu. Gainera kazetaria barria be hasi da beharrean, Igorreko Asier Abrisketa. Berea izango da webgunea elikatzeko ardura nagusia eta sare sozialen kudeaketearen arduraduna izango da. Egun, honeek dira BEGITUko beharginen datuak: Beatriz Azpiri, begituko erredakzino burua; telefonoa, 649 979 112; e-posta: beazpiri@begitu.eus; Asier Abrisketa, begituko webgunearen arduraduna: telefonoa 626 647 923; e-posta: asierabrisketa@begitu.eus eta Iñigo Iruarrizaga, begituko zuzendaria; telefonoa, 649 979 115; e-posta, inigoirua@begitu.eus. Aldizkariak helbide elektroniko orokor barria be eukiko dau: begitu@begitu.eus.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!