Pantailak Euskaraz laguntzaile sarea osotuten

Erredakzinoa 2021ko eka. 30a, 10:28

Bagilean sortu eben mobimentua, Netflix Euskaraz eta Disney Plus Euskaraz taldeak sektoreko hainbat eragilegaz, pantailetan euskereak daukan presentzia eskasagaz arduratuta, euskerazko ikus-entzunezkoen produkzinoa bultzatu eta zabaltzeko. Bere ekimenai bultzadea emoteko, laguntzaile sarea osotuten dabil Pantailak Euskaraz ekimena eta bost eguneko epean 200 kolaboratzaile lortu ebazan.

Ikus-entzunezkoen sektorea estrategikotzat joten dau mobimentuak euskerearen normalizazinorako. Horretarako, EITB indartzea, euskerazko streaming plataforma bat sortzea eta Netflix, Amazon Pride eta HBO moduko plataforma nagusietan euskerearen presentzia legez bermatzea eskatzen dabe. Baita zinemaren eta ikus-entzunezkoen lege propioak be eta hiru lurralde administrazinoetako ordezkariz osotutako koordinazino organoa, besteak beste.

Euren aldarrikapenen artean dagoan ikus-entzunezko hedabideen euskal kontseilua eratzea, baztertu dau Eusko Jaurlaritzeak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!