Gure Zirkuak bederatzi emonaldi eskainiko ditu Diman

Erredakzinoa 2021ko mai. 21a, 09:01

Ia urte bi pasau diranean Gure Zirkua azkenengoz Bizkaian egon zanetik, taldeak bere laugarren birari ekin deutso eta geldialdia egingo dau Diman.

Hemen bederatzi emonaldi eskainiko ditu maiatzaren 21etik 30era. Sarrerak www.gurezirkua.eus webgunean erosi daitekez.

Hilaren 21, 22 eta 23 eta 28, 29 eta 30ean izango dira emonaldiok. Barikuetan, hilak 21 eta 28, 19:00etan; zapatuetan, saio bi izango dira 16:30ean eta 19:00etan. Hilaren 23an, domekea, arrastiko 16:30ean eta 19:00etan izango dira saioak eta 30ean, domekea be, eguerdiko 12:00etan.

Gure Zirkua

Malabarrak, trapezistak, magia, musika eta argia izango dira ikuskizunean. "Zirkua fantasiari ateak zabaltzea da. Ezinezkoa dan guztia, egi bihurtu daiteken mundu magiko batera bidaia egitea" dino taldeak bere webgunean. Zirkua Txina zaharrean sortu zan, Erromako inperioan hartu eban zirku izena eta belaunaldiz belaunaldi heldu da oingo sasoira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!