Martiaren 20an Aurrera de Vitoriaren kontra jokatu eban etxetik kanpo eta 1-0 galdu eban. Arratiak, aurreko lau partiduetan garaipen bi eta bardinketa bi lortu ebazan, bosgarrenean ostera galdu egin eban. Hilaren 27an Castejon taldearen kontra jokatu eban Arratiak etxetik kanpo eta 1-0 galdu eban.
Sailkapenean atzenurrena da 9 puntugaz eta ez jeisteko helburuagaz puntu gehien egiten saiatuko dira hurrengo partiduetan Arratiakoak. Datorren partidua Berriozar taldearen kontra jokatuko dau Arratiak Igorren, aprilaren 2an, 12:00etan.
Igaz hasi zan dana okertzen
Jokalari izandako Naia Totorikak, A taldeko ordezkaria eta neska nagusien talde bien koordinatzailea Naia Bilbaogaz batera, BEGITUri azaldutakoaren arabera, gauzak igaz hasi ziran okertzen. Aurreko denporaldia, konfinamentuak eten egin eban bat-batean; "aidean gelditu zan dana eta amaiera txarra izan zan" dino. Ondoren, jokalari askok itxi egin eben taldea. "Batzuek beharragaitik, beste bat ama izan zalako, Amaia Aldayk pelotea dala-eta itxi behar izan eban, beste bat beste ekipo batera joan zan, nik be belauna dala-eta, itxi behar izan neban..." eta bat-batean jokalari piloa falta zan taldean. Entrenatzailea be aldatu egin zan eta "asko kostau zan ekipoa lortutea".
Taldea osotuteko, kanterako jente gaztea hartu behar izan eben, kadeteetatik zuzenean sartu zana be badago. Eta esperientzia falta hori igarri egin zala dino Totorikak. Aldaketa horreekaz guztiakaz, ligea hasi zanean emaitzak oso txarrak izan ziran.
Baina taldea horreri bueltea emoten hasi dala emoten dau eta lau partidu segiduan galdu barik egin ebazan Aurrera de Vitoriaren kontra galdu aurretik. "Ez da erraza izango baino helburua ez jeistea da. Pentsetan dogu lortu ahal dala. Gauzak atzen hile biotan legez egiten badabez nik pentsetan dot posible dala".