Zeberio eta Orozko herriak bananduten dituan Untzueta mendira igoerea antolatu dau Untzueta Nafar Gaztelua taldeak, maiatzaren 22rako. Han, hamaiketako herrikoia eta aurreskua eta ekitaldia egingo ditue Nafarroako Erreinua izan zan inguru hau defendidu eban gazteluaren aztarnetan. Igaz izan ezik, 2014etik egin daben moduan, aurten be mendi tontorrean batuko dira partaideak. Bertan, 11:30ean, hamaiketakoa eta 12:00etan ekitalditxoa egingo dabe. Aurten ez da herri bazkaririk egingo.
Zeberiok, Ugaok, Arrankudiagak, Zollok, Arakaldok, Orozkok eta Laudiok osotuten dabe taldea. Euren asmoa, "isilpean dagoan gure memoria historikoaren berreskurapena dago, baita gure ondare historikoa balorean jartzea eta honen bitartez gure lurraldetasuna finkatzea. Horretarako adibidez, urteetan zehar berbaldi eta erakusketak antolatu doguz" dinoe antolakuntzakoak.