Erdibidean dinamikearen ildoari jarraituta, Korapilatuten dinamikea hasiko dau bihar, hilak 28. KanpolArt eskulan taldeko kideakaz batera, oihalakaz collagea egin eta gaztetxerako oihal handi bat sortuko dabe.
Areatza “herri parte-hartzailea” dala sinistuta eta alkarlana eta sormena “guztiz barneratuta” dagozala baliatuta, alkarte, eragile eta talde anitzen “nahaste-borrastea, ezagutzak partekatutea eta bakotxaren antolatuteko moduakaz jaubetuteko” ekimena da Korapilotuten.
Hurrengo saioak abenduan zehar egingo dira.