Areatzako Udalak herritarrak eta negozioak energia komunidadeagaz bat egitera animau gura dauz eta horretarako, interesdunen hileko energia-konsumoa aztertuko dau, komunidadeko kide izatea ekonomikoki merezi dauan baloretako.
Azterketan parte hartzeako, fakturearen titularraren datuak, NANaren kopia, harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa, hornidura-helbidea eta CUPS zenbakia aurkeztu beharko dira. Horrezaz gain, helbidean instalazino fotovoltaikorik dagoan adierazo eta Datadis plataformatik konsumo-datuak jasoteko baimena emon beharko da.
Eskaerak udaletxean egin daitekez, edo online inprimakia eskatuta. Horretarako, WhatsApp bidez “Inprimakia” berbea bidali behar da 656 778 094 zenbakira.
Eskaerak aurkeztuteko atzen eguna zemendiaren 27a, barikua, izango da. Datuak aztertu ostean, informazino-bilera bat egingo dabe emaitzak azalduteko, eta orduan ebatziko dabe interesdunek energia komunidatedo kide izan gura daben ala ez.