BONODENDA

Martxan dago Gabonetako Areatzako Bonodenda kanpainea

Ager Barragan

Areatzako Udalaren ekimenez, herriko komertzioetan erostera bultzatuteko Bonodenda kanpainea egingo da gaur, hilak 23, hasi eta Gabon ostera arte, urtailak 9ra arte hain zuzen be.

Bonu bakotxagaitik 20 euro ordaindu beharko dira baina honeekaz erosketak egiterakoan, 25 euroko balioa izango dabe. 600 bonu ipiniko dira zirkulazinoan. eta Gauzak dendan erosi ahal dira, NAN bakotxeko hiru gehienez. 

Bonuak metatu daitekez baina erositakoaren balioa 25 euro baino gitxiagokoa bada, ez da dirurik bueltauko. Herriko zortzi komertzio honeek batu dira Bonodenda kanpainara: Aliprox Areatza, Andikoa harategia, Gauzak dendea, Arantza Zamalloa botikea, Estankoa, Denda Barri, + Ke… Pan eta Amaia ule-apaindegia.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!