Eingo 2026 ekimenaren barruan sartuten dira Musika kalean-eko saioak, eta honeek urte hasikeran Lemoa, Igorren eta Zornotzan egin ostean Areatzara saltu egingo dau taldeak. Areatzako plazan hasi eta herrian zehar ibiliko dira kantuan eta jantzan 19:00etatik aurrera. Eingotik adierazo dabenez, edonork parte hartzeako saioak izango dira, guztiz inprobisauak.