BATZARRA

Energia komunidadeari buruzko bigarren batzarra Areatzan

Ager Barragan

Bihar, hilak 5, 19:00etan Areatzako udaletxeko pleno aretoan energia komunidadeari buruzko herritarrei zuzendutako bigarren batzar irekia egingo da.

Energia barriztagarrien konsumoa handitu eta ez-barriztagarriena txikitu guran, Udalaren instalazino fotovoltaikoa herritarrek aprobetxatzeko aukerak azalduko dira bertan.

Batzarrean gai honeek landuko dira:
- Proiektu posibleen  azterketea egingo da.
- Areatzako Energia Komunitatea sortuten hasi.
- Energia Komunitatearen ezaugarriak erabakiko dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!