LAN ESKAINTZA

Lan eskaintzea Petardos CM enpresan

Ager Barragan

Urteko sasoirik gogorrena dator Petardos CM enpresarentzako eta Gabonetako lan-karga handiari aurre egiteko hainbat lanpostu beteteko hilabete bateko lan eskaintzea atera dau pirotekniak, hau da, abenduan hasi eta urtailera arte.

Lan postuak batez be biltegi lanak eta garraio lanak egiteko da. Biltegian zamalanak egin eta gero produktuak banatuteko 14 langile behar dabez, lau abenduaren 1etik urtailaren 4ra rte eta beste 10 abenduaren 7tik urtailaren 4ra arte. Lan-txandak goizean izango dira eta Gabon Zaharren aurreko egunetan gaubez be lan egiteko aukerea egongo da. Lan postu honetan hautagai izateko gitxienez 21 urte eta gidabaimenean urte biko antzinatasuna euki behar da.

Beste alde batetik, bakarrik biltegiko lanak egiteko be 6 persona behar ditu enpreseak, honeek be abenduaren 7an hasi eta urtailaren 4an amaituko dabe. Lanpostua lortuten dabenek gauez egingo dabe lan eta bakarrik zamalanak egin beharko dabez.

Elkarrizketak zemendiaren 11n egingo dira eta interesdunek personal@petardoscm.com helbidera bidali behar dabe euren curriculuma.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!