jantzak

Jazz, fox eta swing jantzak Areatzan

Asier Abrisketa

AIKO eskolak antolatutako Arratiako jazza, foxetik swingera astegoieneko ikastaroa hilaren 21 eta 22an egingo da, izen-emotea badago zabalik aiko.eus webgunean.

Ameriketatik etorri barri diran jantza eta musika moderno moduan hartzean doguz sarritan jazza, foxa eta swinga baina oin dala hamarkada ugari heldu ziran Euskal Herrira. XX. mende hasikeran Estadu Batuetara beharren, lantegi zein artzain moduan, joan eta bueltau ziranek ekarri ebezan-ta. Euskal Herriko plazetan, aditu ez garenok konturatu ez bagara be, aspaldi ageri diran jazzaren familiatik datozan kanta eta jantzagarriak. Adibide bat, jazzaren familiatik datorren eta fox moduan hartzean dan Kaxianoren Itsasontzi baten.

Atzen urteetan, foxaren bidetik swing, lindy hop, balboa eta beste estilo batzuk be agertu dira eta AIKOk honeen inguruan esperimentetako 100 personarentzako jantza astegoiena antolatu dau Areatzan. Zemendiaren 21-22ko astegoienean izango da ikastaroa eskolan eta izen-emotea badago zabalik aiko.eus webgunean. Ikastaroaren prezioa 60 eurokoa da baina 18-30 urte bitarteko gazteek, doban parte hartu ahal izango dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!