BIZIKIDETZEA

Herritarren arteko bizikidetzea lantzeako saioetan izena emoteko epea zabalik Areatzan

Ager Barragan

Eta elkar ulertzen ikasiko bagenu? Egunerokorako tresna praktikoak titulupean, Areatzako Udalak herritarren arteko bizikidetzea hobetuteko lau saio antolatu ditu, ikuspegi praktiko eta parte-hartzailetik abiatuta. Izena emon gura dauanak udal bulegoetan edo 94 673 90 10 telefonoan emon ahal dau, plazak bete arte.

Gatazken aurrean bakotxak zelan jokatuten dauan, norberaren jokabideek besteengan daukien eragina eta emozinoek gatazketan daukien lekua landuko dira. Tensino egoeretan komuniketako moduak be jorratuko dira, eguneroko bizitzan bizikidetzea hobetuteko tresnak eskaintzeko. Horretarako, dinamika praktikoak erabiliko dira, taldearen beharretara egokituta.
 
Saioak martitzenetan, elebidunak eta doban izango dira. Udaletxeko Areto Nagusian egingo dabez, honako egun eta ordutegietan:
· Zemendiaren 3an: 18:30etik 20:30era.
· Zemendiaren 17an: 19:00etatik 21:00etara.
· Abenduaren 1ean: 18:30etik 20:30era.
· Abenduaren 15ean: 18:30etik 20:30era.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!