POLITIKEA

Benja Irusta alkategai jeltzalea Areatzan

Ager Barragan

Areatzako Uri Batzarrak  Benja Irusta aukeratu dau 2027ko maiatzean egingo diran hauteskundeetan alkategai jeltzalea izateko.

Benja Irusta Oriz (Areatza, 1974) aukeratu dabe Areatzako jeltzaleek maiatzean egingo diran Udal Hauteskundeetan alkategai izateko. EAJ-PNVtik adierazo dabe “bere ibilbide profesionala eta kudeaketan daukan esperientzia” izango dituala oinarri, ardura barriagaz ekiteko. 

Irustak barriz, gogotsu dagoala adierazo dau: “Ilusino handiaz hartzean dot hautagaitzea, baina baita dakarren erantzukizunagaz be; lan handia dogu aurretik eta egiteko gogoz”. Alkatetzea lortzean badau Irustaren lehentasunen artean, etxebizitza eskuratzeko aukerak erraztea, udal-zerbitzuak hobetutea eta herritarren eguneroko beharrei erantzutea egongo dirala adierazo dau alkategaiak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!