Ainhoa eta Ezpeletatik bisita gidatuak egingo dabez eta bazkalduteko Lapitxuri jatetxera joango dira. Urtekerara joan gura dauanak, aitatu moduan, gaur eta bihar dauka bere izena emoteko aukerea. Alkartearen egoitzan 18:00etatik 19:30era emon ahal dau izena gura dauanak eta urtekerearen prezioa 40 eurokoa da bazkideentzako eta 50 eurokoa bazkideak ez diranantzako.