Bihar, hilak 9, kaletik ibiliko dira musikea joten Eingo eskolakoak eta zapatuan, egun osoko jaia ospatuko da.
Zapatuan 10:00etan zabalduko da merkadua eta goiz osoan zehar nekazari zein artisauen 23 postu egongo dira Gudarien Plazan eta talo postu bat Ilargi kalearen kantoian. Jentea postuz postu ibili bitartean, 13:00a aldera, Areatzako Bandea jentea kantau eta jantzatzera animetera urtengo da bazkalaurreko poteoa gidatuaz. Bazkaria 15:00etan izango da. Arrastian musikeak segiduko dau Merhezi taldearen kalejireagaz eta urtero lez, berakatz-zopea banatuko da iluntzean. Gauez barriz, Akerbeltz taldea izango da parrandazaleak animetako arduraduna.