MENDI MARTXEA

Ikatzaren bideak berreskuratuko dira Areatzako Mendi Martxan

Ager Barragan

Bihar, hilak 3, Lamino Kirol Klubak eta Areatzako Udalak hamahirugarren urtez antolatu dabe Areatzako Mendi Martxea eta, aurten, antxina ikatza bajatuteko erabilten ziran bideak ezetuko dabez martxea egiten dabenek.

Martxearen helburu nagusia “Areatzak daukazan bide zaharrak berreskuratu eta herritarrei horreek erakustea, holan bideak ondo mantenduaz eta urtean zehar herriak eta herritarrek erabiltea ahalbidetuaz” da, Julen Ipiña Laminoko kideak BEGITUn azaldu dauan modura.

Aitatu moduan aurten, Pagomakurretik behera ikatza bajatuteko erabilten ziran bideak txukundu dira. Antxina ikatza egiteko erabilten ziran txondorren errastuak eta karabia be ikusi ahal izango ditue parte-hartzaileek. Bide honeetatik hiru ibilbide antolatu dira, 12, 19 eta 27 kilometrokoak. Martxa labur zein ertaina egiten dabenek be herriko mendi eta basoetako txoko ederrenak ezetu dagiezan, Bikozganera igoko ditue autobusez, martxea bertatik hasteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!