GUDARI EGUNA

Arratiako Gudari Eguna ospatuko da astegoienean

Ager Barragan

Hilaren 27an ospatuko da Sortuk antolatutako ekitaldia 14:30ean Areatzako plazan eta gero, bazkaria egingo da.

1975eko urri lehenengoaren 27an Francoren Erregimenak hiltera kondenautako atzen presoak ejekutau ebazan. Jon Paredes Manot “Txiki” eta Angel Otaegi ETAko militanteak eta FRAPeko (Frente Revolucionario Antifascista y Patriota) beste hiru, Jose Humberto Baena, Jose Luis Sanchez-Bravo eta Ramon Garcia Sanz. Honeen omenez ospatuten da urtero Gudari Eguna eta 51. urteurren honetan, Areatzan egingo da Arratia mailako ekitaldia domekan, hilak 27.

Ekitaldia amaituta, hurreratutakoek bazkaria egingo dabe. Bazkarirako txartelak Areatzako Bixer tabernan, Arteako Herriko Bentan eta Igorreko Axular Herriko Tabernan dagoz salgai 15 euroan. Lanbakoentzako, txartelen prezioa 8 eurokoa da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!