MENDI MARTXEA

Areatzako Mendi Martxearen XIII. edizinoa egingo da urri bigarrenaren 3an

Ager Barragan

Urri bigarrenaren 3an, zapatuz, mendi martxearen hamahirugarren edizinoa ospatuko dabe Areatzan eta parte hartzeako izena emoteko epea hilaren 20ra arte dago zabalik.

Aurten be, egunero ikusten edo erabilten ez diran bideak herritarrei erakusteko eta aldi bardinean honeek (antxinako bideak) berreskuratu eta barriro erabilgarri ipinteko helburuagaz, Areatzako XIII. Mendi Martxea egingo da urri bigarrenaren lehenengo zapatuan. Laminokide eta antolatzaileetakoa dan Julen Ipiñak begitun adierazo dau mendi martxeagaz batera Areatzako mendi eta basoak garbirik eta barriro bizitasunez eukitea gura dabela eta holan ondare naturala berreskuratu.

Aurten be hiru ibilbide prestatu dabez: 12, 19 eta 25 kilometrokoak. Aurtengo ibilbide txikiak berezitasun bat be badauka. Edizino honetan ibilbide laburra egiten dabenek be, ertaina egiten dabenen moduan, Bikozganera igongo dabe autobuses eta bertan hasiko dabe euren 12 kilometroko ibilbidea. Holan, Areatzak Gorbeiako Parke Naturalean daukazan txoko politenak ezetuko ditue.

Izen-emotea hilaren 20ra arte edo 500 persona apuntau arte egongo da zabalik rockthesport.com webgunean. Adinaren arabera, 10, 15 edo 20 euroko prezioa daukie inskripzinoek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!