IKASTAROAK

Areatzako ikastaroetan izena emoteko epea zabalik

Ager Barragan 2026ko irailaren 1a

Areatzan, udal ikastaroetan izena hilaren 16ra arte emon ahal izango da, udaletxean, 08:00retatik 15:00etara edo Udalak zabaldu dauan estekaren bidez.

Eskulanak, Crossfit, Zumba, Spinning, Pilates, 62 urtetik gorakoentzako Mantenimendu gimnasia, Puntua eta kakorratza, Euskal dantzak, Ehoziri lanak, Joskintza, Luzaketak eta Yoga ikastaroak eskainiko dira. 

Gazte eta umeentzako aukera bi be egongo dira: 12 eta 18 urte bitartekoentzako Dantza modernoa eta 7 eta 12 urte bitartekoentzako Xakea. Taldea osotzeko 10 lagunek emon behar dabe izena eta Areatzan erroldatutakoek lehentasuna eukiko dabe. Beharrezkoa baino jente gehiagok izena emon ezkero, izena emon dabenen artean zozketea egingo da.

Izena emoteko, aitatu moduan, Areatzako udaletxean 08:00etatik 15:00etara edo labur.eus/ikastaroak26-27 helbidean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!