MUSIKEA

Musikeak girotuko dau gaua Areatzan

Ager Barragan 2026ko abuztuaren 28a

Gaur gauean, hilak 28, Burutik eta Aingura taldeek eta MJ Pastixxote-k eskainiko dabez kontzertuak Areatzako plazan euren musikeagaz girotuteko.

Burutik taldea 2020. urtean sortu zan Iruñerrian, taldean gitarra bi, bajua eta bateriaz gain euren musikeari nortasun berezia emoten deutson akordeoiagaz “pop-rock” musikea joz. Hasikeratik daukiez bereizgarri estiloan erabilten diranak baina armonia gatxagoak zein hiru edo lau ahotsen arteko jokoak. Oin euren Ipuinak atzen lanaren aurkezpen biran dagoz murgilduta. 

Aingura taldea be Nafarroan sortu zan eta talde honek bere punk-rock musikeagaz Areatzako plazea sutan ipiniko dau. Euren Garenaren Arrazoia bigarren lana aurkeztuteko Euskal Herria, Espainia eta Italian zehar egon ziran bira egiten.

Gaua zarratuteko MJ Pastixxote egongo da bere musikeagaz plazea jantzan ipinten.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!