AUTOBUSA

Areatzako jaietatik etxera bueltetako autobus zerbitzua

Ager Barragan 2026ko abuztuaren 28a

Gaur gauean, hilak 28, 02:30ean eta 05:00etan, Areatzako autobusen geralekuan, hartu ahal izango dira autobusak, Arratiako herrietara eta Amorebieta-Etxano, Usansolo eta Galdakaora bueltetako.

Arratiako Udalen Mankomunitateak (AUM), Galdakao, Usansolo eta Amorebieta-Etxanoko Udalakaz batera, herriko jaietako egun nagusietan, gaueko autobus zerbitzua dauka martxan uda guztian zehar. Arratia, Zornotza, Usansolo eta Galdakaoko gazteek, kotxea hartu beharrean, autobusa erabili dagien.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!