JAIAK

Jaien atzen txanpari hasikerea emongo deutsee Areatzan

Ager Barragan 2026ko abuztuaren 28a

Areatzako jaiak pasau dan domekan, hilaren 23an, hasi ziran eta ekintzaz betetako astebarrua pasau ostean, gaur hasten dabez jaietako atzen hiru egunak.

Gaurko eguna Paella Lehiaketeagaz hasiko dabe billaroztarrek eta ostean olinpiadak, elektrotxarangea eta kontzertuak izango dira nagusi. Bihar, Areatzako Danborradak, urteroko pase biak egingo ditu herritarrak alboan daukiezala eta domekan, Pintxo Lehiaketeagaz hasiko dabe eguna eta amaituteko, Upokolupetza abeltzainen alkarteak jaien agurra egingo dau.

Abuztuak 28, barikua 
· 14:30ean, Paella Lehiaketako aurkezpenak. 
· 18:00etan, Olinpiadak. 
· 20:00etan, Elektrokela Elektrotxarangea. 
· 23:00etan, kontzertuak: Burutik, Aingura eta MJ Pastixxote. 
· 02:30ean eta 05:00etan, etxera bueltetako autobusa. 

Abuztuak 29, zapatua 
· 12:00etan, Xake Txapelketea. 
· 18:00etan, Dandobarrada Txikia. 
· 22:30ean, Areatzako Danborradaren, kuadrillen eta Areatzako Bandaren kalejirea eta suak. 
· 24:00etan, erromeria Errota taldeagaz. 
· 02:00etan, Areatzako Danborradaren bigarren bueltea. Jarraian, erromeria Errota taldeagaz. Gero, MJ Pastixxote. 

Abuztuak 30, domekea 
· 13:30ean, Tabernen arteko Pintxo Lehiaketea. 
· 14:00etan, kantu bira Hamaika Kantu taldeagaz. 
· 17:00etan, pala partiduak. Ostean, Areatzako Frontenis Txapelketako finala. 
· 21:00etan, Areatzako Bandaren Magic Melody kontzertua, Hodei Magoak lagunduta. Gero, jaien agurra Upokolupetza abeltzainen alkartearen eskutik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!