Urtero lez abuztuaren 23an, domekea, botako da Areatzako jaiei hasikerea emoteko txupinazoa eta uribilduan jai giroa izango da nagusi, ia-ia deskantsurako tarte barik, hurrengo domekara arte. Festeak lehertu orduko urtengo dira betiko lez udaletxetik txotxongilo, erraldoi eta buruhandiak, herriko txistularien, Areatzako Bandearen eta Bizkaiko Gaiteroen musikeak lagunduta.
Hortik aurrera, adin eta gustu guztientzako jarduera eskaintza zabala antolatu dau Jai Batzordeak.
Abuztuak 23, domekea
· 14:00etan, txupinazoa Upokolupetza abeltzainen alkartearen eskutik. Gero, txotxotxongilo, erraldoi, buruhandi, txistulariak, Areatzako Banda eta Bizkaiko Gaiteroak. Olinpiaden hasikerea.
· 18:00etan, Skapaie Elektrotxarangea.
· 20:00etan, salbe herrikoia: Hilarion Eslavaren Salve Regina.
· 22:30ean, XXXI. Playback Lehiaketea.
· 24:00etan, erromeria Altxa Porru taldeagaz.
Abuztuak 24, astelehena
· 06:00retan, mortero jaurtiketea.
· 11:30ean,txistularien kalejirea.
· 12:00etan, meza nagusia.
· 13:00etan, herri-kirolak.
· 18:00etan, pelota partiduak. Ostean, Laminoren Pelota Txapelketako finalak.
· 21:00etan, Chuchin Ibañez y los Charros mariatxi taldea.
· 23:30ean, presoen eskubideen aldeko txokolatea.
Abuztuak 25, martitzena
· 12:30ean, arimen aldeko mezea.
· 13:30ean, belaunaldiarteko agurra.
· 14:00etan, nagusientzako kopaua eta musikea.
· 16:00etan, Briska Txapelketea.
· 19:00etan, belaunaldiarteko jantza erronka herrikoia (jauziak) eta erromeria Kittu taldeagaz.
Abuztuak 26, eguaztena
· 11:30ean, puzgarriak.
· 13:00etan, bits jaia.
· 14:30ean, Makailao Txapelketako aurkezpenak.
· 16:30ean, Tute Txapelketea.
· 18:00etan, Umeen Playback-ak.
· 18:45ean, Rally Umoristikoa.
· 19:30ean, Paco Diskofesta.
· 22:00etan, kontzertuak Laminetxe Gaztetxean.
Abuztuak 27, eguena
· 13:00etan, Igel Txapelketea.
· 16:00etan, Mus Txapelketea.
· 20:00etan, Tortilla Txapelketako aurkezpenak.
· 21:00etan, afari herrikoia.
· 22:00etan, DJ Gose ta Sue.
Abuztuak 28, barikua
· 14:30ean, Paella Lehiaketako aurkezpenak.
· 18:00etan, Olinpiadak.
· 20:00etan, Elektrokela Elektrotxarangea.
· 23:00etan, kontzertuak: Burutik, Aingura eta MJ Pastixxote.
· 02:30ean eta 05:00etan, etxera bueltetako autobusa.
Abuztuak 29, zapatua
· 12:00etan, Xake Txapelketea.
· 18:00etan, Dandobarrada Txikia.
· 22:30ean, Areatzako Danborradaren, kuadrillen eta Areatzako Bandaren kalejirea eta suak.
· 24:00etan, erromeria Errota taldeagaz.
· 02:00etan, Areatzako Danborradaren bigarren bueltea. Jarraian, erromeria Errota taldeagaz. Gero, MJ Pastixxote.
Abuztuak 30, domekea
· 13:30ean, Tabernen arteko Pintxo Lehiaketea.
· 14:00etan, kantu bira Hamaika Kantu taldeagaz.
· 17:00etan, pala partiduak. Ostean, Areatzako Frontenis Txapelketako finala.
· 21:00etan, Areatzako Bandaren Magic Melody kontzertua, Hodei Magoak lagunduta. Gero, jaien agurra Upokolupetza abeltzainen alkartearen eskutik.