JAIAK

Areatzako jaien inguruko erakusketea egongo da udaletxean

Erredakzinoa 2026ko abuztuaren 20a

Abuztuaren 23tik jaiak amaitu arte, Areatzako jaien inguruko erakusketea bisitau ahal izango da udaletxeko bigarren solairuko Areto Nagusian, goizetan.

Bertan, herriko jaien historiagaz lotutako hainbat material egongo dira ikusgai, baita Fernando Vidalek egindako jaietako kartelen aukeraketa bat be. Holan, bisitariek Areatzako jaien historian zeharreko ibilbidea egin eta jaiak urteetan zelan aldatu diran ezetuteko aukerea eukiko dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!