Herri-kirol saioa 13:00etan hasiko da, Jon Urutxurtuk aurkeztuta. Bertan, Maddi Gesalaga, Uliako Harriaren aurtengo irabazlea, eta Lierni Osa, Gipuzkoako Harri Txikien egungo txapelduna, arituko dira harri-jasoten. Azkoran, barriz, Iker Vicente, Euskal Herriko txapelduna lau aldiz eta Urrezko Koparen aurtengo irabazlea, eta Ugaitz Mugertza, 2018ko Gipuzkoako txapelduna, neurtuko dira.
Arrastiko 18:00etan, barriz, esku-pelotearen txandea izango da. Nagusien partiduan, Lemoako Mikel Aurrekoetxea eta Zaratamoko Oier Elorz Zeanuriko Bingen Beitia eta Mañariako Aingeru Bernaolaren kontra neurtuko dira.
Horrezaz gainera, Lamino Kirol Klubeko Txapelketearen finala jokatuko da. Salcedo III areatzarrak eta Aurrekoetxea I dimoztarrak Erauzkin II eta Garcia II areatzarrak izango dabez aurkari. Halanda be, herriko pelotariek protagonismo berezia izango dabe jaietako hitzorduan.