MUSIKEA

Ilentia taldeak kontzertua emongo dau Aldamin taberna-jatetxean

Erredakzinoa 2026ko abuztuaren 19a

Zeberioko Ilentia rock taldeak kontzertua eskainiko dau zapatuan, abuztuaren 22an, 21:30ean, Areatzako Aldamin taberna-jatetxean. Emonaldiak Areatzako jaien aurreko giroa berotuko dau.

Igazko zezeilean Isiotzen lehenengo disko luzea kaleratu ostean, laukoteak euskerazko rock zuzen eta indartsua eroango dau barriro Areatzara. Izan be, Ilentia taldeak Bixer tabernan jo eban martian, eta oingoan Aldaminen eskainiko dau bere zuzenekoa. Kontzertua gaueko 21:30ean hasiko da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!