KONTZENTRAZINOA

Areatzako Udalak erasoen kontrako kontzentrazino isilera deitu dau

Erredakzinoa 2026ko abuztuaren 19a

Edozein motatako indarkeria eta erasoak salatzeko, kontzentrazino isila egingo da gaur, abuztuak 19, 19:30ean, Gudarien plazan.

Areatzako Udalak adierazpen baten bidez nabarmendu dau erasoek ez daukiela lekurik herrian. “Bizikidetza baketsu, libre eta errespetuzkoa aldarrikatzen dogu, eta gertatzen dan edozein eraso mota modu irmoan salatuko dogu”, azaldu dau.

Era berean, herritarrek bildur barik eta aske biziteko eskubidea daukiela aldarrikatu, eta gaurko kontzentrazino isilean parte hartzeako deia egin deutse billaroztarrei.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!