Aurtengo Belaunaldiarteko agurrean egingo diran jantzen artean Ekialde izenekoa dago, jantzea eta kantua buztartzen dituan jantza berezia. Kantea prestatzeko herriko hainbat lagun alkartu dira eta, taldean kantau gura daben herritarrentzat, deialdia zabaldu dabe.
Entsegua abuztuaren 20an, eguenean, egingo dabe, 17:00etan, Txokitoan. Parte hartu gura dabenek Nerea Zuloagari deitu behar deutsie, 666 098 954 telefono zenbakira.