IKUSKIZUNA

'Haritik tiraka' kale-antzerkia, abuztuaren 20an Areatzan

Erredakzinoa 2026ko abuztuaren 17a

Bagilean bertan behera geratu zan Haritik tiraka kale-antzerkia abuztuaren 20an eskainiko dau Bitsa konpainiak Areatzan. Hitzordua 19:30ean izango da, Gudarien Plazan.

Ikuskizuna bagilaren 23an egitekoa zan, baina egun haretan beroa zala-ta alarma gorria ezarri zan eta hainbat jarduera bertan behera gelditu ziran. Horreen artean egozan San Juan suak eta Bitsa konpainiak Areatzan eskaini behar eban antzezlana. Haritik tiraka ikuskizuna eguenean, hilak 20, egongo da ikusgai Areatzako Gudarien Plazan.

Haritik tiraka lanak euskerazko ikuskizun onenaren saria jaso eban Leioako Umore Azokan. Kale-antzerkiak narrazinoa, objektuen erabilerea eta biolontxeloaren zuzeneko musikea buztartuten ditu. “Egunkarietan agertuko ez diran personei izena eta ekintzei balioa ipinten deutsen antzezlana ikusteko prest bazagoz, egizu haritik tira!”, animetan dau konpainiak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!