IKASTAROAK

Areatzako Udalak 2026-2027 ikasturterako ikastaroen eskaintzea aurkeztu dau

Erredakzinoa 2026ko abuztuaren 14a

Areatzako Udalak 2026-2027 ikasturterako ikastaroen eskaintza zabala prestatu dau. Izen-emotea urri lehenengoaren 1ean hasiko da eta 16ra arte egongo da zabalik.

Eskaintzearen barruan, eskulanak, crossfita, zumba, spinninga, pilatesa, mantenimendu gimnasia, puntua eta kakorratza, euskal jantzak, ehoziri lanak, joskintza, luzaketak eta yoga egongo dira. Ume eta gazteentzako xake eta jantza moderno ikastaroak be antolatu dira.

Ume eta gazteentzako eskaintzeari jagokonez, xake ikastaroa 7 eta 12 urte bitartekoentzat izango da; jantza modernoa, barriz, 12 eta 18 urte de bitartekoentzat.

Ikastaroak urri bigarrenean hasi eta bagilaren 17ra arte luzatuko dira. Taldeak osotzeko gitxienez hamar lagunek emon beharko dabe izena eta Areatzan erroldatutakoek lehentasuna izango dabe. Plaza kopurua baino eskaera gehiago egon ezkero, aukeraketea zozketa bidez egingo da.

Izen-emotea urri lehenengoaren 1etik 16ra egin ahal izango da udaletxean, 08:00retatik 15:00etara; astelehenetan, gainera, 15:30etik 17:30era be bai. Internet bidez be emon ahal izango da izena, labur.eus/ikastaroak26-27 helbidean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!