AMB

X. Areatza Musik & Beer maiatzaren 28an eta 29an izango da

Ager Barragan 2026ko abuztuaren 13a

Areatza Musik & Beer jaialdiak 2027ko edizinoko datak iragarri zituan atzo, abuztuaren 12ko eguzki-eklipsea aprobetxauta. Hurrengo urtekoa jaialdiaren hamargarren edizinoa izango da eta maiatzaren 28an eta 29an egingo da.

Antolatzaileek sare sozialen bidez emon dabe hitzorduaren barri. Argitaratutako irudietako baten, neska bat agertzen da eklipsea segurtasunez ikusteko betaurrekoak jantzita. Izan be, “atzoko fenomeno astronomikoak zerua eklipsau baeban, datorren urteko X. Areatza Musik & Beer nazinoarteko jaialdiak dana eklipsauko dau” dinoe antolatzaileek.

Hamargarren urteurrena ospatzeko prestatuko daben egitarauaren, taldeen eta gainerako barrikuntzen barri aurrerago emongo dabe. Oingoz, jaialdiaren zaleek badaukiez agendan gorde beharreko egun bi: datorren urteko maiatzaren 28a eta 29a.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!