JAIAK

Areatzako kuadrillen kalejiran izena emoteko epea zabalik

Ager Barragan 2026ko abuztuaren 5a

Zabalik dago hilaren 26ra arte, Areatzako jaietan kuadrillek egiten daben kalejiran izena emoteko epea.

Kalejiran parte hartu gura daben kuadrillek 680 906 304 (Maider Larrea) telefonora deitu beharko dabe. Izena emoterako orduan, taldearen izena, taldeak aukeratu dauan gaia edo izena emon eta honen azalpena lau lerrotan azaldu beharko dabe, labur-labur. Kalejirearen egunean plazara helduten diranean taldeek musika erabili gura badabe, pendrive bat prestau beharko dabe.

Aurten be, irabazten dauan taldeak saria eukiko dau eta. Beharrezkoa da kalejiran parte hartu ahal izateko 22:00etan areatzako bainuetxearen parean egotea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!