JAIAK

Zabalik dago Areatzako jaietako Olinpiadetarako izen-emotea

Ager Barragan 2026ko abuztuaren 3a

Aurten, igaz lez, Olinpiadetako proba batzuk 23an eta beste batzuk 28an izan arren, jaietan zehar dagozan ekintzetan parte hartzeagaitik puntuak lortuko dira.

Aurten jaietan zehar ospatuko dira Olinpiadak Areatzan. Ekintzetan parte hartzeagaitik puntuak lortuko dira eta lehiaketaren bat irabazi ezkero puntu gehiago lortuko dabez parte hartzaileek. Gainera hilaren 23 eta 28an Olinpiadak jokatuko dira. Aurtengo barrikuntzea, jaietan zehar kuadrillen puntuazinoakaz, arkupetan, “Olinpiaden txokoa” ikusgai egongo dala da.

Izena emon gura daben kuadrillek hurrengo estekako formularioa bete beharko dabe: 2026ko Areatzako Jaietako Olinpiadak

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!