Urtean zehar herriko ludotekea dan eta jaietan txosna bihurtuten dan espazioa atondu eta jaietarako prestetan joateko deialdi irekia egin dabe Jai Batzordekoek. Marrazki ikonikoz beteta dagozan oholtzek barriro hartuko dabez ludotekako hormak eta prozesuan lagundu gura dauan edonor dau konbidauta muntaian bere alea ipintera.