Areatzako jaietan zehar ikusgai egongo dan argazki erakusketan parte hartzea gaur arrastiko 14:00etan amaituten da. Aurten Kirola, ariketa fisikoa eta zahartzaroa izenburua dauka eta “Helduak martxan. oso zaharra izan arren, ez da inoiz beranduegi ariketa fisikoa egiteko” lemapean egingo da erakusketea.
Argazkiak atzen momentuan aurkeztu gura dauzanak DIN A4 formatuan egin beharko dau sinadurarik barik eta sobre baten bere datuak sartuta. Epaimahaia hiru herritarrek osotuko dabe eta irabazten dauan autoreak 150 euroko otzarea jasoko dau sari lez. Hilaren 17an emongo da jakitera irabazlea nor izan dan.