Areatzako Udalak bere irudia goitik behera aldatu dau eta herritarrek aldaketearen emaitzea esklusiban ikusi ahal izateko aurkezpen bat antolatu da. Garagarrilaren 28an, martitzena, 19:30erako deitu dabe aurkezpena udaletxean. Iruditegi barria ikusi eta nondik norakoak azaldu ostean, mokautxoa be zerbitzauko da. Bihartik aurrera, herriko logo barria publiko egingo da eta apurka-apurka joango dira aldatuten herriko kartelak eta abar.