Areatzako Udalak antolatuten dauan aurtengo Emakumea eta Lurraldea ziklo kulturala amaitzear dago. Hilaren 9an Komorobi taldearen jantzak eta ikus-entzunezko edukiak fusionetan zituan ikuskizunagaz eta Ane Han talde lemoaztarraren kontzertuagaz gozatu ostean, eguenean, hilak 23, egingo da beste saio bat. Bainuetxe ondoko landan, 20:00etan da hitzordua eta antzerkiaren eta kontzertuaren artean, tartetxoa egongo da jenteak etxetik ekarritakoagaz afaria egiteko.
Esan moduan, 20:00etan Trotamundos Konpainiakoak urtengo dira taula gainera euren Finito-Infinito obrea aurkeztutera, zirkua eta kale antzerkia buztartuten dituan publiko guztientzako ikuskizuna. Hau amaituta eta afaria eginda, La Mariak gidatuko dau afalostea. Abeslari valentziarrak soinu organiko eta elektronikoak buztartuten ditu, giro hipnotikoa sortuaz.