mendia

Badago zabalik Areatzako Mendi Martxarako izen-emotea

Asier Abrisketa 2026ko uztailaren 20a

12, 19 eta 25 kilometroko ibilbideak prestatu dira urri bigarrenaren 3rako. Urri lehenengoaren 20ra arte emon daiteke izena.

Lamino Kirol Klubak iragarri dau noz egingo dan XIII. Areatzako Mendi Martxea, urri bigarrenaren 3an, eta izen-emotea be badagoz zabalik rockthesport.com webgunean. Hile bi, urri lehenengoaren 20ra arte, dago 12, 19 edo 25 kilomtrotako martxetako baten inskripzinoa egiteko aukerea. Urtero lez, martxearen helburuetako bat antxinako bidea berreskuratu eta erabiltea izango da.

Izen-emoteen prezioak adinaren araberakoak dira. Umeek laburrean bakarrik parte hartu leikie, 10 euroko prezioagaz. Gazteentzako prezioa 15 eurokoa da eta helduentzakoa, 20 eurokoa. Horrezaz gainera, kamisetea be erosi daiteke webgunean, 15 eurotan.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!