jantzak

Zapatuan egingo da Folklore Bizian jaialdiaren Areatzako emonaldia

Asier Abrisketa 2026ko uztailaren 15a

Compañia Folklorica Camaguaren jantzaldietako baten irudia-

Galdakaoko Andra Marikoakaz batera, Kubako Compañia Folklorica Camagua eta Madagaskarko Benja Gasy talde folklorikoak eskainiko dabez euren musika eta jantzak 20:00etatik aurrera.

Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak antolatutako 39. Folklore Bizian jaialdiai esker, Areatza aurten be izango da munduko jantzen topagune. Atzen urteetan Amerika, Afrika, Asia eta Europako hainbat talde folkloriko pasau dira uribildutik eta aurtengo protagonistak, Kubako Compañia Folklorica Camagua eta Madagaskarko Benja Gasy taldea izango dira. Zapatuan, hilak 18, 20:00etatik aurrera egingo da emonaldia frontoian.

Compañia Folklorica Camagua barriz Kubako Camagüey urian sortu zan 2011n eta Fernando Medrano Vireya da zuzendaria. Maraguan talde entzutetsuaren oinordekoa da eta helburu moduan Kuba zein Karibeko musika eta jantza aberatsak jagon, ikertu eta zabaldutea daukie. Holan, zuztar kubatarreko kantu eta jantza tradizionalak ditue oinarri, irlako adierazpen artistikoak ezetuarazoten ditue, bai eta jatorri afrikar eta hispanokoak be.

Benja Gasy taldea 1998an sortu zan, Madagaskar irlak batzean dauzan kulturen ikerketa baten ostean. Holan, irlako sei eskualdeetako musika eta jantzak batzean dauzan talde bakarra da. Ikuskizunetan, eskualde bakotxeko musika tresna originalak, orrazkera zein jantzi tradizionalak eta dialektoak buztartuten ditu, honeek munduan zehar erakusteko helburuagaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!