Areatzako Uparan Jubilatu eta Pentsiodunen Elkarteak beste urte batez antolatu dau Argazki Lehiaketea. Aurtengo gaia kirola, ariketa fisikoa eta zahartzaroa izango da eta argazkilari bakotxak erretratu bi aurkeztu ahal izango ditu gehienez be, abuztuaren 3ko 14:00etara arte udaletxean. Argazkiak DIN A4 tamainuagaz aurkeztu behar dira, sinatu barik eta argazkietako bakotxagaz gutunazal zarratu bat emon behar da norbere datuakaz (izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia). Argazkiak doban inprimiduteko, Igorreko Orrie liburu-dendan dago aukerea.
Behin argazki guztiak batuta, Areatzako hiru herritarrek aukeratuko ditue bai abuztuaren 23tik aurrera egingo dan erakusketan erakutsiko diran hamabi argazkiak, bai argazki irabazlea. Hau abuztuaren 17an emongo da jakitera eta argazkilari irabazleak, 150 euroko otzarea jasoko dau sari lez.