Hilebete baino gehiago faltau da Areatzako jaietarako baina apurka-apurka, badabiz hurbilduten eta honeekaz, uribilduko jaietako tradizinorik kuttunena, Areatzako Danborrada. Izen emotea datorren astean zabalduko da eta hortik aurrera, entseguak egiteko garaia izango da. Aurten be, Danborrada nagusia eta Danborrada Txikia egingo dira.
Nagusien Danborradarako izen-emotea garagarrilaren 13an, astelehena, egingo da 20:00etan udaletxean eta txikiena, hurrengo egunean ordu eta leku berean. Entseguetarako egunak be badagoz ipinita. Helduek astelehen eta eguaztenetan egingo ditue entseguak 20:00etan eskoletan. Txikiek barriz, martitzen eta eguenetan, honeek be 20:00etan eskoletan.