Aurtengorako be, Areatzako Udalak Emakumea eta Lurraldea Zikloa antolatu dau. Saio bi egingo dira, lehenengoa bihar, hilak 9, eta bigarrena garagarrilaren 23an, biak eguena. Bainuetxe osteko landan eroango dira aurrera jarduera kulturalak, 20:00etatik aurrera. Lehenengo antzerki bat, gero norberak etxetik edo tabernatik eroandakoa afalduteko tartetxoa eta ostean kontzertu bana egongo dira eguen bietan.
Biharko saioan konbidautako konpainia Komorebi Produkzioak izango da eta jantzak, ikusentzunezko edukiakaz fusionetan dituan ikuskizun bi taularatuko ditu, Argilunak eta Zuloak izenekoak. Ikusleek zeozer afaldu ostean, Ane Han abeslari lemoaztarra igoko da oholtzara bere taldeagaz batera, Itzulera(k) diskoa Areatzan aurkeztera.
Bigarrena, hilaren 23an
Bigarren saioan barriz, lehenengo Trotamundos Konpainiakoak urtengo dira taula gainera, zirkua eta kale antzerkia buztartuten dituan publiko guztientzako Finito-Infinito obrea aurkeztutera. Hau amaituta eta afaria eginda, La Mariak gidatuko dau afalostea. Abeslari valentziarrak soinu organiko eta elektronikoak buztartuten ditu, giro hipnotikoa sortuaz.