GIZARTEA

Venezuela laguntzeko bilketa-gunea zabaldu dabe Areatzan

Erredakzinoa 2026ko ekainaren 29a

Venezuelan gertatutako lurrikarea dala-ta bizi dan egoera larriaren aurrean, alkartasun ekimen bat ipini dabe martxan Areatzan. “Venezuela ez zaude bakarrik!” lelopean, laguntzea eskatzeko deia egin dabe, eta horretarako bilketa-gune bat zabaldu dabe.

Bilketa Harrera Etxean egingo da, Askatasuna kaleko 13 zenbakian. Bertan, batez be, elikagai ez-galkorrak batzean dabiz, beharra daukienengana bideratzeko.

Ekimenaren antolatzaileek azpimarratu dabenez, alkartasuna, erresistentzia eta itxaropena dira mezu nagusiak momentu honetan, eta herritarrak ahal daben neurrian ekarpentxoa egitera animau ditue.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!