Aiko Kultur Elkarteak, Areatzako Udalaren laguntzeagaz, Arratiako Ondare Astegoiena antolatu dau astegoien honetarako. Ondare inmateriala eta honen transmisinoa izango dira jardunaldien ardatzak: "Gure kultura partekatuaren adierazpen bizia, komunidadea lotzean dauana eta belaunaldiz belaunaldi transmitiduten dana". Ondarea erakusteko bakarrik ez, bizi, partekatu eta transmitiduteko dala sinistituta, jantzen gaineko ikastaro eta jarduera ugari antolatu ditue.
Egitaraua
Bagilak 27, zapatua
· 10:00etan, Arratiako Artetxeren jota (Larraitz Artetxe eta Sabin Bikandi).
· 11:30ean, Erregelak: dantzaria eta musikaria jolasean, elkarren atzetik eta elkarri tiraka (Luken Aranburu).
· 17:00etan, Fuente Alamoko bolero eskola (Pedro Jose Leandro).
· 18:30ean, Jota Galiziatik (Sergio Cobos).
· 22:30ean, afalosteko jantzaldi erromeria Aikogaz.
Bagilak 28, domekea
· 10:00etan, Tangoa Euskal Herrian (Ines Uriarte).
· 11:00etan, Jota eta fandangoaren estandarizazioa (Patxi Laborda).