ZINEMA

Laminetxe zinema bihurtuko dabe

Ager Barragan 2026ko ekainaren 23a

Laminetxe Gaztetxeko asanbladak Udak Laminetxen ekimena antolatu dau uda honetarako eta lehenengo ekintza eguenean, hiularen 25ean, egin eta bertan Maspalomas filma proiektauko dabe.

Gaztetxe kanpoko patiotxoa izarpeko zinema bihurtuko dabe Areatzako gazteek eguenean. Pantaila handia ipini eta udako gauetako giro ezinhobeagaz, LGTBIQA+ kolektiboaren barruan dagozan personen egoerea eta bizipenak ardatz daukazan Maspalomas (2025) euskal filma proiektauko dabe 22:00etan.

Sinopsia:
Bikoteagaz apurtu ostean, gustuko daukan bizimodua daroa Vicentek Maspalomasen: eguzkia, jaia eta gozamena dira bere eguneroko jardunak. Baina istripu batek Donostiara bueltetan behartuko dau eta bertan aspaldi abandonau eban alabagaz alkartu beharko da. Vicentek zahar-etxe batean bizi beharko dau eta bertan armairura bueltetan bultzatuta sentiduko da, konpondutzat eukan bere buruaren alde bat ezkutauz. Egoera barri horretan, galdera bat nagusituko da: garaiz dago Vicente besteakaz –eta bere buruagaz– bakeak egiteko? 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!