BATZARRA

Energia komunidadeari buruzko batzarra egingo da Areatzan

Ager Barragan 2026ko ekainaren 17a

Gaur, hilak 17, 19:00etan Areatzako udaletxeko pleno aretoan energia komunidadeari buruzko herritarrei zuzendutako batzar irekia egingo da.

Energia barriztagarrien konsumoa handitu eta ez-barriztagarriena txikitu guran, Udalaren instalazino fotovoltaikoa herritarrek aprobetxatzeko aukerak azalduko dira bertan.

Batzarrean hurrengo galderei erantzungo deutsie:
- Zer da energia komunidadea?
- Zer espero dogu?
- Zertarako da eta zein abantaila daukaz?
- Energia komunidadea sortuteko bete beharreko pausuak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!